Gure jarduera nagusia industria prozesu intentsiboen esku-lana azpikontratatzea da, kautxuzko piezei bizarrak kentzea batik bat. 2019an Eusko Jaurlaritzak ematen duen laneratzeko kalifikazioa jaso genuen. Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzea da gure helburu soziala.
Oarsotek gizarteratze-enpresaren lekukoa hartu dugu, 2005eko urtarriletik lanean hasi zen proiektuarekin jarraitu ahal izateko.
Gizarteratzeko enpresei esker, bazterturiko gizataldeak errazago irits daitezke prestakuntza eta lan-merkatu arruntean sartzera. Enpresa-logika eta zenbait laguntza, esku-hartze, jarraipen eta akonpainamendu sozialeko hainbat esku-hartze konbinatzen dituzten proiektuak dira.
Badia Berrik baztertuak dauden edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonen lan-inguruko ikaskuntza ahalbideratzen du jarduera ekonomiko baten bidez. GIZATEA elkartearen parte gara. Horrez gain, gizarteratze enpresa garen heinean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukagu.
Sustatzaileak
Enpresa Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek sustatu dute, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez.
Badia Berri, beraz, zailtasunak dituzten taldeak (nagusiki, guraso bakarreko emakumeak) lan-merkatuan sartzen laguntzeko jarduera-tresna eraginkor eta estrategiko bihurtzeko ahalegin publikoak batzen dituen proiektua da.
Gure filosofia
Badakigu lanaren bidez ahulezia egoeran dauden pertsonen motibazioa eta auto-estimua handitzen direla, eta, bide batez, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzen ere laguntzen duela, lan-merkatura sarrera erraztuz.
Badia Berrik jarduteko tresna eraginkorra eta estrategikoa izan nahi du. Zailtasunak dituzten kolektiboak lanean gizarteratzeko, eta, aldi berean, inguruko enpresei irtenbideak eskainiz, eskulaneko prozesu intentsiboak egiteko.
Kalitatearekin konpromisoa
Gure bezeroen gogobetetasuna, fideltasuna eta konfiantza dira BADIA BERRI S.A-ren helburu nagusia. Helburu hori bermatzeko, erakundeak kalitate-politika bat garatu du, etengabeko hobekuntzara bideratua.
Gizarteratze enpresa abian jarri dutenak
© PASAIAKO BADIAKO HIRI-BERRIKUNTZARAKO AGENTZIA, BADIA BERRI S.A. Reg.M. Gipuzkoa, T.- .-2273, F.-28, H.-SS-20878, C.I.F.: A20769667